- etxera eramateko zerbitzua sustatu, bezeroentzat erosketa bonuak sortu eta enpresa proiektuei laguntzeko helburuarekin, Donostiako Sustapenak eta Gipuzkoako Ostalariek hitzarmena sinatu dute. Laguntza hori ekintzailetza sustatzeko, lehiakortasuna hobetzeko eta enplegua mantentzeko izango da, baita sektorean genero berdintasuna sustatzeko eta laneratzeko zailtasunak dituzten kolektiboak kontratatzeko ere. Berrikuntza ere indartu nahi dute, sortutako erronkei erantzuteko.

Ostalaritza hirian jarduera estrategikoa dela nabarmendu du Donostiako Sustapenak, “enpleguan duen pisuagatik, dinamismoagatik eta hiriko jarduera ekonomikoa sortzeko egiten duen ekarpenagatik, baita bisitariak erakartzeko duen gaitasunagatik ere, hiriarentzat diru iturri bat sortzen baitu”.

“Aurten, COVID-19ak eragindako krisiak gogor jo du sektorea, konfinamenduan geldiarazita egoteagatik, gero establezimenduei ezarritako murrizketengatik eta kon-tsumitzeko eta sozializatzeko moduak aldatzeagatik. Egoera berri horrek agerian uzten du sektore horri lagundu behar zaiola, jarduera eta enplegua manten-tzen lagunduz, eta eraldatzeko eta irtenbide teknologiko eta negozio eredu berrietara egokitzeko laguntza emanez”, azaldu zuen atzo Enrique Ramos Ekonomia Sustatzeko zinegotziak.

94.500 euro bideratuko ditu Donostiako Sustapenak hitzarmenera.