alerta mundial por el coronavirus

Donostiako kontsumoa sustatzeko kanpaina egingo du udalak


07.05.2020 | 01:03

donostia –  Osasun krisiaren ondorioak aztertu zituzten atzo Udaletxeko Pleno aretoan egin zuten bileran eta Donostiako BPGren %20 inguru ordezkatzen duen sektoreari laguntzeko formulak lantzen ari direla esan zien Goiak. Egoera konplexua dela azaldu zuten ostalari eta merkatariek, datozen hilabeteotarako aurreikuspenak ere txarrak direla. Horren guztiaren "eragina arintzen lagunduko duten erabakiak hartzeko" prest dagoela Udala esan zien Goiak. Sektorearen lana aldarrikatu eta herritarrei "konpromisoa" eskatu zien: "Gure kontsumo-erabakiek egoera zail hori gainditzen lagundu dezatela".

Horrela, terrazak handitzeko formulak aztertzen ari da Udala, tokiko merkataritza ikusarazteko online plataforma bat jarri du abian eta laguntza-bonuak erosteko sistema bat ere bai. Tokiko kontsumoa sustatzeko kanpaina ere egingo du. Hala azaldu zien atzo Eneko Goia alkateak ostalarien, merkatarien eta hotelen ordezkariei.

Bileran, udal Gobernuko ordezkariekin batera Adegiko, Merkatari-tza Ganberako, Ostalaritza Elkarteko, Merkataritza Federazioko, Donosti Sshopseko eta Ba Gera elkarteko ordezkariak izan ziren.

Ildo horretan, Donostiako Sustapenak epea ireki du jada hiriko saltoki txikiek izena doan eman dezaten Donostia Market Place online plataforman, haien produktuen etxez etxeko zerbitzua eskainiko duena.

Salmenta bonuen sisteman sar-tzeko aukera ere izango dute: bonu bakoitzak 20 euroko balioa izango du eta %30eko hobaria emango dio Sustapenak bezeroari kontsumoa sustatzeko. Bi zerbitzuak doakoak dira establezimenduentzat.

kritika Bileraren ondoren, kritika egin zion udal Gobernuari EH Bilduk. "Turismoaren burbuila zulatu da pandemiaren ondorioz eta ez die seinaleei jaramonik egiten; Donostiak beste inork baino gehiago jasango du krisi hau, turismoaren oso mendeko egitura ekonomikoa duelako". Hala, sektore turistikoa "berriz diseinatzeko, jasangarria bihurtzeko eta egindako akatsak ez errepika-tzeko" neurriak proposatu zituen koalizioak. Terrazen araudia egoki-tzeko alde guztiei entzuteko "borondate falta" ere salatu zuen.

Bestalde, EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak kritikatu egin zuten Gobernuak batzordeak ezin izango direla udalbatza aretoan egin erabakitzea (segurtasun kontuengatik) eta atzo bilera bertan egin izana.