Txikiek aurrea hartu diote Bandera Igotzeari
Gaztelubide Txiki, UA 150 Haur Danborrada, Kañoyetan Txiki eta Kresala Txiki Danborrada 18:00etan ibili dira Alde Zaharreko kaletan zehar
Haur danborrada zenbaitek aurre hartu diote sansebastianetako Bandera Igotzeari, eta desfilea burutu dute Donostiako Alde Zaharreko kaleetan. Gaztelubide Txiki, UA Haur Danborrada, Kañoyetan Txiki eta Kresala Txiki Danborrada konpainiak euren danborrak eta upelak jotzen hasi dira asteleheneko 18:00etan hasita.
Ibilbideak
Gaztelubide Txiki elkartetik bertatik irten eta udaletxeraino joan zen; Boulevardean aurrera egin eta Sarriegi plazan sartu ziren, handik Santa Maria Elizaren ondotik pasa eta abiatutako leku berean amaitzeko.
UA 150 Haur Danborrada, berriz, Union Artesanaren egoitzatik abiatu zen Boulevardera, handik Konstituzio plazara sartu ziren, Santa Maria elizaren aurrean jo eta elkartera itzuli ziren.
Kañoyetan Txiki, Abuztuaren 31 kalean dagoen elkartetik irten zen; Konstituzio plazara sartu, handik Sarriegi plazaraino jarraitu zuten, eta San Jeronimo kaletik itzuli ziren Abuztuaren 31 kalera.
Azkenik, 18:30ean Zuloaga plazatik abiatu den Kresala Txiki Danborradak honako ibilbidea egin zuen: Abuztuaren 31 kaletik pasa, Boulevarda, Sarriegi plaza eta Konstituzio plaza zeharkatu, Euskal Herria kaleko egoitzan amaituz.
Danborrada txikiek 20:15 aldera amaitu dituzte euren desfileak, gainerako donostiarrekin batera sansebastianetako bandera igotzearekin gozatzeko prest.