Oñati: 'Amalurra' ikuskizuna izango da gaur Zubikoako pilotalekuan

08.01.2022 | 00:50

oñati – Musika, kantua, bertsoak eta dantza uztartzen dituen Amalurra ikuskizuna aurkeztuko du gaur Oñatiko Hots abesbatzak Zubikoa kiroldegiko pilotalekuan (19.30ean). Onintza Enbeita bertsolariak, Bergarako Camden Dance Studio taldeko dantzariek eta Amaia Zipitria piano joleak ere parte hartuko dute Aitor Biain zuzenduko duen kon-tzertuan. Sarrerak hamar euroren truke eskura daitezke.

noticias de noticiasdegipuzkoa