- Gau Beltza berreskuratzeko askotariko ekintzak antolatu dituzte Bergaran. Gaur, Arimen kandela misterio jolasa izango da Aidau haurren zerbitzuan (Oxirondo). Hilaren 22an, 23an, 29an eta 30ean umeentzako tailerrak egingo dituzte plazako arkupeetan. 30ean, gainera, Kalabera abestia interpretatuko du musika eskolak Herriko plazan (18.30). Egun berean, txokolatea San Joxepe elkartekoekin, kalejira eta Deabru Beltzak taldearen Su danborrak ikuskizuna egongo dira.