Oñatiko Oñatz dantza taldearen 50.urteurreneko ospakizunak borobildu eta amaiera emateko Gure sokaren gorulariak jaialdiarekin gozatzeko aukera izan zuten larunbatean 500 ikusle inguruk. Oñatzeko dantzariek hainbat talderen laguntza izan zuten ikuskizun kolore-tsu eta alaia taularatzeko. Gainera, soka tinko mantendu duen gorulariari merezitako omenaldia egin zioten. Jesus Irizar Txutxinek aitortza hunkigarria jaso zuen bere inplikazio eta lanagatik. Lore-sorta eta makila jaso zituen, taldeko dantzarien eskutik.