- Oñatiko San Martin auzoko jaiak bihar ospatuko dira. Gaztetxoentzat orientazio froga egingo dute (10.00etan), eta 12:30ean, herri kirolek hartuko dute lekukoa (Inaxio Perurena harrijasotzailea eta Eneko Saralegi aizkolaria). Artisautza azokaz gain (17.00etatik aurrera), Martintxo eta Mojasoro buruhandi berriekin photocolla-a egingo da (18.00etan). Kontzertuak ere egongo dira (22.00etan).