-Arantzazuko bidean dagoen Gomiztegiko harrobia ustiatzen duen enpresak ustiaketa eremua handitu nahi du, eta asmo hau galarazteko aldaketa puntuala egingo du Oñatiko Udalak Hiri Antolaketarako arauetan. Horren berri emateko eta herritarren iritzia jakiteko, bilera egongo da gaur kultur etxean (18:30). Hilaren 20ra arte Udalak proposatutako aldaketaren bueltako ekarpenak aurkezteko aukera dute herritarrek.