- ETB1-eko Herri txiki, infernu handi saioa Oñatira heldu da. Atzo eta gaur grabatutako elkarrizketak hilaren 16an herritarrekin egingo den ekitaldiaz osatuko da. 20:30ean hasiko da grabazioa, eguraldi ona eginez gero Foruen plaza ondoko frontoian. Gonbidapenak gaurtik aurrera eskuratu ahalko dira www.oñati.eus webgunean. Datorren igandean, aldiz, Masterchef saioaren Poloniako bertsioaren programetako batek ere Oñatin izango du kokalekua. Grabazioa Foruen plazan egingo dute.