luesaren jatorrira itzuliko da eta emakumeak izango dira protagonista”. Horrela aurkezten da Arrasate Blues jaialdiaren hirugarren edizioa, hilaren 15etik 18ra ospatuko dena. Hamar talde igoko dira hainbat txokoetan jarriko diren zazpi agertokitara. “KM 0 filosofiarekin bat datorren jaialdia da eta, beraz, herriko artistek beren lekua izango dute. Gainera, herrian giroa sortzea, eta kultura eta aisialdia modu seguruan bizitzea dira helburu nagusiak”, adierazi dute Ibai-Arte Mertakarien eta Zerbitzuen Elkartetik. Irekiera egunean, datorren ostegunean, Itziar Yagüe Quinteto arduratuko da jaialdiko lehenengo akordeak jotzeaz. Kontzertu honetan -Herriko plazan, 19:00etan- irakasle izandako Jesusi Etxebarriari omenaldia egingo zaio. Uztailaren 16an, aldiz, Erromintxelak eta Voodoo Charms taldeek girotuko dute arratsaldea, eta 17an, Animal Janek zabalduko du goiza. Egun horretan, Iker Piris&Sheilah Cuffy, Noa&The Hell Drinkers, eta Mississippi Queen&The Wet Dogs taldeek ere joko dute. Hilaren 18an, Estitxu Pinatxoren txanda izango da Portaloian, eta, ondoren, herriko Mario Fernandino eta 8,46 Dixie Band taldeek hartuko dute lekukoa. Arratsaldean, berriz, Wilyk (Los brazos) emango dio urrezko amaiera jaialdiari. Ibai-Artek antolatu du ekimen hau Udalaren laguntzarekin.