- Bizitzak erdigunean: Oñatiko zaintzaleen genealogia feminista bat 1950-2020 ikerketaren emaitzak jasotzen dituen liburua datorren asteazkenean aurkeztuko dute Kultur etxean, 11:00 eta 18:00etan. Jone Arrazola eta Miren Aranguren ikerlariak dira egileak eta Udalak bultzatutako Selma Huxley II. Bekaren deialdiaren baitan egin dute lan hau.

Hiru tailer ere antolatuko dituzte ekainaren 15ean (Amatasunak: tradizioa eta askatasuna sokatiran); 22an (Zaharrak berri: Oñatiko etxeko langileen auzia; hau gazteleraz); eta 29an (Hartu eta eman: zaintza lanen demokratizaziorantz). Izenak www.oñati.eus-en eman beharko dira.