- Bergarako Udalak eta ostalariek lanerako mahai bat sortuko dute, betiere "inplikatutako eragile guztiekin". Urte honen amaierako terrazen ordenantza berria adostuta izan nahi dute, 2022ko lehen hilabeteetan martxan jartzeko. Ostalariek araudia "ahalik eta lasterren" berri-tzea nahi dute, inbertsioak egitekotan bi urterako baino epe luzeragorako izan daitezen.