Burujabetasuna kantuen bidez aldarrikatuko dute igandean

Oñatiko Herriko plazan eta Urbiako zelaietan egin dituzte deialdiak, 12.30etik aurrera

02.04.2021 | 00:03

oñati –Euskal Herria Batera ekimeneko Oñatiko taldeak, Aberri Egunera begira jarrita, deialdia egin du iganderako: Herriko plazan eta Urbiako zelaietan, 12.30ean. Elkarrekin hiru kantu abestuko dira: batasuna (Gernikako Arbola), askatasuna (Txoriak Txori) eta maitasuna (Ikusi Mendizaleak) adierazten dutenak. Balkoietan euskal ikurrak jartzeko deia ere egin diete herritarrei.

"Komunitate trinko eta bateratua" osatzearen garrantzia irudikatu eta aldarrikatu nahi dute. Horrela lortuko du Euskal Herriak "erabakimen osoa, eta bertako herritarrei duintasuna eta bermeak eskaini ahal izateko eskubide politiko guztiak", diote.