Benita Arejolaleiba Olabarriak 100 urte bete zituen igandean. Bergarako Basalgo auzoan jaioa, Teodoro Gaztelurekin ezkondu zen eta Angiozarren Beko taberna jatetxea izan zuen 46 urtez, Oñatira bizitzera joan zen arte, orain dela 32 urte. Bere seme Jose Luisekin eta errain Begorekin bizi da. Udal ordezkariek lore-sorta bat eta koadro bat oparitu zizkioten.