- Beratu jaialdiak Oñati girotuko du martxoaren 19tik 21era arte musika industriari bultzada emateko. Musikari euskaldunei tokia eginez dator laugarren edizio hau programa originala, parekidea eta estilo ezberdinetara irekia duelarik.

2018an sortutako ekimenak Euskal Herriko musika jaialdi txikien zirkuituan dagoeneko leku bat du. Iaz, martxotik azarora atzeratu behar izen zen, covid-19aren ondorioz, baina jendearen erantzuna ikusita, hura amaitu orduko aurtengo ekitaldia antolatzeari ekin zioten bultzatzaileek.

Horrela, Markak dokumentalarekin irekiko dute egitaraua hilaren 19an Santa Ana antzokian (18.00etan). Gernikaren bonbardaketari buruzkoa da, Hannot Mintegiak zuzendu eta Aitor Etxebarriak musikatu duen lan hau. Ondoren, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko musikariek osatzen duten Habia taldeak hartuko du lekukoa.

Hurrengo egunean, 20an, Kataluniako Anna Andreu abeslari eta gitarrista Santa Ana antzokiko taula gainera igoko da, 18.00etan, Marina Arrufatekin (teklatuak eta bateria). Jarraian, Valls&Band talde oñatiarrak kontzertua eskainiko du. Buka-tzeko, martxoaren 21ean, Aitor Etxebarriak Nihilism Part 1 bakarkako lana aurkeztuko du Lazarragako lorategian (13.00). Arratsaldean, Ana Arsuaga musikari eta margolari tolosarraren Verde Prato proiektuak itxiko du jaialdia gaztetxean (18.00). Sarrerak salgai daude www.oñati.eus-en eta Txokolateixan.