-Hamar gai/hamaika berba izeneko hitzaldi sorta antolatu du Oñatiko EH Bilduk, "gaur egun munduan gertatzen ari diren joera nagusien inguruan patxadaz solasean egiteko, herritarrekin, eragileekin eta adituekin batera".

Fluxu migratzaileak, megahiriak, klima larrialdia edo genero arrakala izango dira hamar hi-tzalditan aztertuko diren gaietako batzuk. Gaur, Ekai Txapartegi (EHUko Filosofia irakaslea), Ugo Mayor (ikerlaria) eta Iraia Oiarzabal (kazetaria) infoxikazioaren gainean arituko dira Santa Ana antzokian, 18.30ean hasita. Sarrera (doan) aurrez hartzeko aukera dago Udalaren webgunean eta Txokolateixian.