- Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera egingo dute gaur Elgetako Espaloia Kafe An-tzokian. 16.00etatik 19.00etara, adinaren arabera ordu tarte bat izango dute haurrek ikazkina eta bere bikotekidea ikusi eta gutunak uzteko. Gonbidapena izatea beharrezkoa izango da. Arrasaten, aldiz, bihar Olentzero herriko kale eta auzoetatik ibiliko da arratsaldean, eta 20.00etan, zerua argituko du.