- Aitor Etxebarriak Markak dokumentalerako konposatutako soinu banda zuzenean aurkeztu behar zuen gaur Oñatiko Santa Ana aretoan. Baina bertan behera gelditu da (larunbateko kontzertura ere ez da etorriko Etxebarria). Sarrerak erosi dituztenei dirua itzuliko zaie. Bestalde, Beratu jaialdiko gainerako hitzorduak, printzipioz, mantendu egiten dira.