Arrasateko udal liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu

06.10.2020 | 00:23

arrasate– Liburutegiaren Egunaren inguruan (urriaren 24) hainbat ekitaldi egongo dira Arrasaten. Lehenengoa datorren ostegunean izango da Tunba, orro egiten besterik ez zekien lehoia haurren antzezlanarekin (Kulturaten, 18.30ean hasita). Ipuin kontaketa zien-tzia esperimentuekin (hilaren 14an eta 22an), literatura jolasak (24an) eta Musergoren kon-tzertua (30ean) ere antolatu dituzte. Edukiera mugatua izango da ekintza guztietan.