Bergarako 35. Moises Azpiazu dantza txapelketa, gaur

11.09.2020 | 02:14

bergara – Seminarixoak Bikote Nagusientzako 35. Moises Azpiazu dantza txapelketa jasoko du gaur (19.30). Bizkaia eta Gipuzkoako 16 urtetik gorako hamalau bikotek eman dute izena musika eskolak, Udalaren laguntzaz, antolatzen duen ekitaldian. Sarrera doan da, baina ordubete lehenago zabalduko dute leihatila aforoagatik. Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo izango dira Bergarako ordezkariak.