- Gipuzkoako Futbol Federazioak 2019-2020 denboraldia bukatutzat eman du, eta ondorioz Bergara Kirol Elkartearen ohorezko kadete taldea Euskal Ligan lehiatuko da datorren denboraldian. Historian lehen aldiz izango dira kategoria horretan bergararrak (jubenil mailan bi aldiz egon dira). Koronabirusaren pandemiak kirol jarduerak bertan behera utzi aurretik, lehen postuan zegoen ohorezko kadete taldea, 57 punturekin.

Gipuzkoako Futbol federazioak maila igoerak gauzatzea erabaki du; ez, ordea, jaitsierak. Zen-tzu horretan, Leintz Arizmendik ohorezko erregional mailatik Euskal Ligarako saltoa egingo du, eta Oñatiko Aloña Mendi, berriz, erregional preferentetik ohorezko erregionalera igoko da. Aretxabaletako UDAko ohorezko jubenilen taldeak gazteen Euskal Ligan jokatuko du 2020-2021 denboraldian. Bestalde, Antzuolak erregional preferentean jarraituko du.