- Oñatiko sudur gorriek, Potx eta Lotxek, euren aletxoa jarriko dute konfinamendua arindu eta giro-tzeko. Etxean azken ikuskizuna sareetara eramango dute, agertokiak alde batera utzi eta egongelatik mugitu gabe primeran pasatzeko helburuarekin. Bihar estreinatuko dute YouTubeko Algaraz ikuskizunak kanalean, 15.00etan hasita.

Auskalomendin daude, etxean sartuta, eta bertan gertatzen dena guztiei erakusteko prest daude, beti ere, umorea lagun dutela. Haur zein helduentzako ikuskizun musikala da. "Nola dibertitu ahal garen etxetik bertatik irten gabe demostratu nahi dugu", azaldu dute Potx (Josu Zubia) eta Lotxek (Itziar Arkauz).

Clowneko unibertsoko enbaxadore oñatiarren bigarren muntaia da Etxean. Herri ezberdinetako eszenatokietan aurkeztu eta bideo formatoan eskuragarri jarri eta gero, ikuskizunaz sareetan gozatzeko ere aukera egongo da. "Denon eskura utziko dugu mundu guztiak gure umoreaz goza dezan. Pailazoek egunerokoaren imitaziora, irreberen-tziara, keinuetara... jotzen dute bizi dugun egoera estua leundu eta barre egiteko. Beraz, egin dezagun barre elkarrekin!", animatzen dute.