- Euskal Film Laburren Jaialdia, Huhezinema, bertsio birtualean dator aurten. COVID-19ak eragin duen osasun krisiaren aurrean, Mondragon Unibertsitateko (MU) Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko laugarren mailako ikasleek bultzatzen duten festibala egoera berrira egokitu da. Gaurtik ostirala arte jaialdiaz gozatzeko aukera egongo da etxetik atera gabe. Horretarako, hiru kanal erabiliko dira: Twitch, Youtube etaInstagram.

Huhezinemaren 13. edizioak lau sail ditu: ofiziala, MUko ikasleena, Mundukide Fundazioak babesten duena eta beldurrezko filmak biltzen dituen sail berria, La Horrorosa. Gainera, Filmin ikus-entzunezko plataformarako hilabeteko harpide-tzak zozkatuko dira.

Egitarauari gaur emango diote hasiera Mursego (Maite Arroitajauregi) musikari eibartarrak eskainiko duen hi-tzaldiarekin (17.00). 20.30ean, aldiz, Ataun of the Dead trilogia ixten duen Napardeath filma proiektatuko dute, eta 22.00etan, Saio alprojak hartuko du lekukoa (beldur eta fantasiazko film laburrak streaming bidez).

Bihar, ordea, MUko ikasleen lanen txanda izango da (11.30ean eta 20.30ean). 17.00etatik aurrera, Errementari pelikularen zuzendari den Paul Urkijok masterclass bat gidatuko du, eta 19.00etan, Idoia Begiaga abeslariak kontzertua emango du. Buka-tzeko, ostiralean, sail ofizialari ekingo diote 17.00etan (hamar film labur finalistak eta ikusleen botoa). 20.00etan, sari banaketa egingo dute, eta ondoren, AZ Gaubelarekin DJ saioak agurtuko du Huhezinema.