arrasate - Errugbi inklusibo saioa hartuko du datorren igandean Mojategiko zelaiak. Urritasunen bat duten neska-mutikoei zuzendutako ekimen hau Arrasate Errugbi taldeak bultzatu du, Atzegi elkartearekin elkarlanean. Hitzordua 11.00etatik 12.30era bitartean izango da, eta bertara-tzen direnek errugbiaren nondik norakoak eta bere balioak ezagu-tzeko aukera izango dute.

Klub zuri-morearen lehen taldeko entrenatzaile den Julen Barrutia proiektu honen buru da, zuzendaritzako kide Imanol Luegoren laguntzarekin. "Gaztedi moduko beste klub batzuek izandako esperientzian oinarrituta bururatu zitzaigun saioa antola-tzea. Down sindromea duen anaia dut eta, nire kasuan, errugbiak eman dizkidan onurak ikusita, Arrasaten halako ekimen bat antolatzea interesgarria izango zela pentsatu nuen", azaltzen du Julen Barrutiak klubeko webgunean. Parte hartzeko 943 423 942 telefonora deitu beharko da. - A.D.