- Herriko Antzokiak Gabonetako bertso jaialdia hartuko du hilaren 28an (20.30ean). Aurtengoan Aner Peritz Euzkitze, Oihana Arana, Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Nerea Ibartzabal izango dira oholtza gainean eta bertaratzeko interesatuek hilaren 23ra bitartean eros ditzakete sarrerak Elgoibarko Izarra elkarteak Aita Agirre kulturgunean duen egoitzan. Prezioa 12 eurokoa da (10 euro elkarteko bazkideentzat).