- Euskararen Eguneko egitarauak gaur jarraituko du Deban: Zuhatzak materiala saltzeko eta bazkideak egiteko postua jarriko du (19.30ean) udaletxe azpian eta Kalean kantuz ekimenaren kalejira izango da. Bihar euskaraokea egongo da Gaztelekuan (19.00) eta etzi Ilargi guztiak filmea emango dute Kultur Elkartean (19.00).