- Arrate kultur elkarteak antolatuta, Eibarko XVII. Pintxo lehiaketa gaurtik ostegunera bitartean jokatuko da herriko 16 taberna eta jatetxeren partaidetzarekin.

Lehiaketan parte hartzera animatu diren establezimenduek 1,5 eta bi euroren arteko prezioan salduko dituzte okasiorako prestatutako pintxoak. Hauek "egunean zehar lokaleko barran ikusgai egoteaz gain, bezeroen kontsumorako egon beharko dute".

Epaimahaiak 150 euroko bi sari emango ditu (pintxo onenaren-tzat eta bertako produktuak hobekien erabili duenarentzat).

Urtero bezala, bezeroek botoa eman ahalko dute Publikoaren saria (150 euro) erabakitzeko.