- Dena ondo bidean, Liburutegiak hilaren 27an abiatuko ditu berriro Irakurketa Klubaren saioak (19.00etan hasiko dira eta Asier Serrano izango da dinamizatzailea). Aurreneko saioan Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuari buruzko eztabaida izango da. Edukiera mugatua denez, parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena Udal Liburutegian.