- Kezka dantza taldeak eta Eibarko Klub Deportiboak Udalaren laguntzarekin antolatuta, Idoia Lahidalga Baglietto eibartarrak (eta Kezkako dantzariak) eta Oihane Puertas Ramirez lasartearrak egin duten Tenpraren Guarpena (La memoria del tiempo) izeneko dokumentala ikusteko aukera izango da datorren ostegunean (19.00etan) Portalea kultur etxeko areto nagusian. "Erronkari ibarreko emakumeen bizipenak" jasotzen dituen ikus-entzunezko hori ikusteko sarrerak kezka@dantzan.com helbidera idatziz edo 605 711 429 telefono zenbakira whatsappa bidalita eskura daitezke.