- Egindako lehen deialdia proposamenik jaso gabe geratu ondoren, Mutrikuko Udalak herrian Virginita bezala ezagutzen den Eulogio Plazako kioskoa esleitzeko lehiaketa berri bat jarri du abian. Kioskoaren kudeaketaz arduratzeko interesatuek hilaren 20ra arte aurkez ditzakete beren eskaintzak. Lehiaketaren inguruko informazio guztia mutriku.eus web gunean dago.