- Santa Ana jaiak izango lirateke protagonista Mendaron hilaren 26aren bueltan, baina pandemiak eragindako osasun egoera medio, Udalak eta herriko eragileek erabaki dute jai egunik ez antolatzea.

Hala ere, kultur ekitaldi sorta izango da herrian hilaren 24tik 26ra bitartean, “segurtasun eta prebentzio neurri oro bermatuz”.

Egitaraua abiatzeko, datorren larunbatean padel txapelketako finala (11.00etan kirolgunean), Nire azalean arrotz eta Leiho zikin garbi dantza emanaldia (17.00etan frontoian), DJ Pius (18.00etan Garagartzan) SaiaGoiat taldearen kontzertua (20.00etan Garagar-tzan) izango dira.