- Udalak eta Debalai elkarteak uztailaren 14ra arte luzatuko den Lehen aukera herria bono kanpaina berria abiatu zuten atzo elkarlanean, beti ere, "pandemiak herriko merkataritzan eta ostalaritzan eragindako kalteak arintzen laguntzeko".

Udalak 10.000 euro bideratuko ditu kanpaina honen 50 euroko balioa duten 665 bono kaleratzeko eta horregatik herritarrek 35 euro ordainduko dituzte bonoa eskuratzerakoan (Udalak 15 euro jarriko ditu bono bakoitzeko). Bonoen erdia Debalaik kalean ipinitako mahaian salduko dira eta beste erdia Turismo bulegoan.

Oraingoan "bono bakoitza kolore ezberdineko bost azpi-bonutan banatu da, non erabili daitezkeen zehaztuta". Lehen azpi-bonoa "arropa, osagarriak eta herriko artisauen produktuetan" erabili daiteke, bigarrena "zerbitzuetan", hirugarrena "elikaduran", laugarrena "ostalaritzan" eta bostgarrena "kanpainara atxikitako edozein establezimendutan".