- Patxi Bisquert zinemagileak eta Eguzki Art Zinema ekoiztetxeko kideak Pello Mari Otaño Zizurkilgo poeta eta bertsolari handiaren bizitza eta lana auzolanean jasotzeko bultzatu duen Ombuaren itzala proiektua aurkeztuko du asteazkenean (19.00etan) Arrate Kultur Elkartean. Proiektuak euskal kultura, historia eta auzolana batzen ditu eta horregatik Arrate Kultur Elkarteko lagunek eibartarrak animatu nahi dituzte asteazken honetan izango den aurkezpen ekitaldira gerturatzeko.