- Udalak eta Ongarri zineklubak elkarlanean antolatuta, XVIII. Laburbira zine zikloarekin disfrutatzeko aukera izango da bihar (19.00etan) Herriko Antzokian. Saioan (sarrera doanekoa da) euskaraz ekoiztutako zortzi film laburren emanaldiarekin gozatu ahalko da. Elgoibarren eskainiko diren ikus-entzunezkoak Game Over, Nigandik, Aterpean ateri, Ilunabarrean esan, Nire eguneroko maitea, Babarrun txapelketa, Datsegit eta Agur dira. Herritar guztiak gonbidatuta daude.