- Taupada antzerki taldeak formatu txikiko bi antzezlan (Etorkizunera begira eta Ezin izan zena izan) taularatuko ditu bihar (19.00etan) Aita Agirre kulturguneko kafetegian. Pandemiaren ondorioz edukiera mugatuta dagoenez, ikuskizunaz gozatzeko interesatuek mahaia erreserbatu dezakete lekua ziurtatzeko. Horretarako 681 397 579 telefono zenbakira dei daiteke (Noel).