- Oñatiko Natur eskolak antolatuta, zuhaitz eta landare azoka egingo da bihar goizean Herriko plazan. Zazpi mintegik parte hartuko dute. Igandean, aldiz, basoko sagarrondoak eta madariondoak landatuko dituzte herritarrekin. 10:00etan elkartuko dira Herriko plazan.