- Udalak dirulaguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak maiatzera bitartean eskainiko dituen ikastaroak egiten dituzten herritarrei (bertatik bertara eta online). Euskara Sailak matrikula osoa ordainduko die Elgoibarko ikasle, langabe, pentsiodun eta jubilatuei; eta matrikularen kostuaren erdia lanean dihardutenei. Informazio gehiago nahi duenak 943 744 366 zenbakira dei egin dezake.