- Covid-19aren inzidentzia tasa altua ikusita, Mendaroko Udalak pandemiari aurre egiteko prebentzio neurri bereziak hartzen jarraitzen du “herritar guztien segurtasuna erdigunean jarriz”. Hori dela eta, padeleko eta pilotalekuko erreserbak etetea erabaki du, baita Azpilgoetako jarduerak ere. “Egoerak hobera egin ahala aztertuko dira jarduera hauek berriz ere martxan jartzeko aukerak”, azaldu dute Udaletik.