- Udalak 2020an estreinatu ziren euskarazko lau pelikula ikusteko aukera emango duen zine zikloa antolatu du datozen hilabeteetarako. Emanaldi guztiak 19.00etan hasiko dira Zabiel kultur etxean eta sarrerak bihar bertan (10.00etan) jarriko dira salgai (3 eurotan) www.mutriku.eus web guneko agenda atalean eta Turismo bulegoan.

Zine zikloari hasiera emateko Pablo Agüerok zuzenduriko Akelarre filma eskainiko da otsailaren 7an eta horren ondoren David P. Sañudo zinegilearen Ane luzemetraia (martxoaren 7an), Imanol Rayo zuzendariaren Hil kanpaiak (maiatzaren 2an) eta Kepa Errastiren Erlauntza filma (ekainaren 6an) ikusteko parada izango da Zabielen.

Momentuz film bakoitzaren emanaldi bakarra aurreikusi da baina sarrerak agortzen badira 17.00etan bigarren saio bat egiteko asmoa azaldu du Udalak.

Edonola ere, pandemiaren arabera, aldaketak egon daitezke saioen egunetan, ordutegietan edota aretoaren edukieran.