Kiroldegiko abonatuek Mugiment kirol txartela eskuratzeko aukera dute

27.01.2021 | 01:01

Soraluze – Udalak kiroldegiko abonatuei jakinarazten die Mugiment kirol txartela eskuratzeko aukera dutela. Txartel horrek "programara atxikitutako beste edozein kiroldegiko instalazioak doan erabiltzeko aukera ematen du". Txartela eskuratzeko "nahikoa da aplikazioa mugikorrean instalatzea. Informazio gehiago nahi duenak Arane Udal Kiroldegitik pasa edo 943 752 466 telefono-zenbakira dei dezake.