- Oñatiko Jose de Azpiazu musika eskolako akordeoi taldeko ikasleek kontzertua eskainiko dute datorren ostiralean Santa Ana antzokian. Balsa, tangoa, sarandonga eta rock and rolla bezalako estiloak en-tzungai izango dira oholtza gainean. Emanaldiari 18.30ean emango diote hasiera.