- Udalak eta herri hezi-tzaileen sarea den OinHerrik Mutriku herri hezitzailea izan dadin elkarlanean aritzeko hitzarmena sinatu dute. Hala, OinHerri elkarteak aholkularitza eta laguntza emango dio Udalari, “elkartearen helburu, printzipio eta lan-ildoak Mutrikun aplikatzeko abiatuko duen bidean” eta “herri hezitzailearen ikuspegiarekin lanean diharduten beste herrien esperientziak partekatuko ditu”. Udalak, berriz, 3.000 euro bideratuko ditu proiektua herrian gauzatzen joateko (sinatutako hitzarmenaren iraupena urte baterako da).