- Maalako parkeak ArTalde Artisauen elkarteak antolatutako azoka hartuko du larunbatean (10.00etatik 14.00etara) Azokan elkarteko sei kideren postuak izango dira: Magi (bitxiak), Zu + Ni (oihalak), Bitxi-bitxi (bitxiak), Xarlem Creations (bitxiak eta oihalak), Ana Mosacula (xaboiak) eta Team Andcarte (egurra). Herritarren segurtasuna bermatzeko hainbat neurri egokituko dituzte.