- Kooltur Ostegunen 11. denboraldiari bihar emango diote hasiera Arrasateko gaztetxean, Raitx taldearen eskutik. Koban taldeko kide Rakel Arenaza Acedo da Raitx, eta poesiak musikatuz kanta intimistak konposatzen ditu izen honekin. Alboan Esti Beraza sintetizagailuetan eta Xalba Ramirez gitarran ditu. Sarrerak zazpi euroko prezioa izango du. Kontzertua 22.00etan hasiko da.