- Atxukale txirrindu taldeak urteko zozketa egin zuen aurreko asteburuan Beheko plazan eta saritutako zenbakia 2.390 izan zen. Boleto hori Ruben Andonegi Xoxua-ren esku zegoen eta ondorioz, bera izan da Atxukale taldeak zozkatutako mendi bizikletaren irabazlea.