Plazak geratzen dira Marrazketa eta Zeramika eskoletan

29.07.2020 | 01:12

Eibar – Udaleko Kultura sailak jakinarazi duenez, Marrazketa eta Zeramika Udal eskoletan matrikulatutako pertsona guztiak onartu dira. Taldeetan plaza hutsak geratu direnez, matrikulazio epe berri bat zabaldu da (irailaren 30era arte) eta plazak matrikularen arabera esleituko dira.