- Mendaroko Otarre xake taldeak antolatuta, bi xake txapelketa izango dira gaur eta bihar Herriko Plazan. Gaur aldibereko 20 xake partida jokatuko dira (18.00etatik 20.30era bitartean) eta bihar Mendaroko 88. txapelketaren txanda izango da (11.00etatik 13.30era). Parte hartu nahi dutenek 653 715 375 zenbakira wasap bidali edo xakemendaro@gmail.com helbidera idatz dezakete izena emateko.