- Egoerak behartuta atzeratu bada ere, Arrate Kultur Elkarteak Eguen Zuri argazki lehiaketara aurkeztutako 20 irudiekin osatutako erakusketa ireki du bere Topalekuan (hilaren 19ra arte izango da ikusgai). Aurtengo lehiaketara 12 egile ezberdinen 33 lan aurkeztu ziren eta lehen saria Jose Luis Irigoienek jaso zuen; bigarrena Pedro San Romanentzat izan zelarik.