- Koronobirusak eragindako egoera dela eta, Debako herritarrek, dendariek eta ostalariek erraztasunak eta denbora gehiago izango dituzte zergak ordaintzeko.

Ibilgailuen Zirkulazioaren gaineko zerga ordaintzeko epea (apirilaren 10ean bukatzen zen) maiatzaren 30era arte luzatu da "baina norbaitek behar badu, ekainaren 30era arte ordaindu ahalko du, Udalari garaiz eskatuta".

Era berean, Ondasun Higiezinen Zerga "maiatzaren 15etik ekainaren 30era kobratu ordez, abuztuaren 1etik irailaren 15era kobratuko da" eta zaborren gaineko zergaren ordainketak "martxoan, ekainean, irailean eta abenduan egin beharrean, maiatzean, uztailean, urrian eta abenduan egingo dira".

Zaborren zergarekin jarraiki, itxita egon behar diren establezimenduek "hiruhilabeteko bat ordaintzetik salbuetsita egongo dira". Azkenik, tabernariek ez dute ordainduko bide publikoa okupa-tzeko zerga "terraza erabili ezinik egon diren denboran".