- Konfinamendu egoera dela eta, Atxutxiamaika aisialdi taldeak Atxutxi etxian egitasmoa jarri du martxan elgoibarkoizarra.eus webgunean, beti ere, umeak entretenitu eta bere sormena lantzeko. Horretarako eskulanak, jolasak edota kanturako abestiak zintzilikatu dituzte aipatutako webgunean egokitutako atal berezi batean.